TEST-AZKARRA
Galdera guztiak erantzun behar dira. Beti ere, kontuan izanda erantzun bakarra egongo dela egokia dena.
Etimologikoki, geometriak zer adierazten du?
- Lurraren neurketa
- Ilargiaren neurketa
- Etxearen neurketa
- Inguruaren neurketa
Nork eman zion hasiera geometría deduktiboari?
- Euklides-ek
- Thales-ek
- Dina Marie-k
- Pierre Marie-k
. Nork idatzi zuen “Geometriako elementuak” liburua?
- Euklides-ek
- Thales-ek
- Dina Marie-k
- Pierre Marie-k
Zeintzuk dira geometriak lantzen dituen ikasgaiak?
- Matematika eta hizkuntza
- Gorputzaren kolorea eta erliebea
- Gorputzen tamaina, forma eta posizio erlatibo eta espazioaren propietateak.
- Gorputzen mugimendua eta estabilitatea
Espazio-zentzuaren garapenean bi informazio iturri hartzen dute parte, zeintzuk dira?
- Bakarra hartzen du parte, lengoaiaren bidez aktibitate sozialak
- Bakarra hartzen du parte, subjektuaren aktibitate logiko-matematikoak
- Ez dago erantzun zuzenik
- Subjektuaren aktibitate logiko-matematikoak eta lengoaiaren bidezko aktibitate sozialak.
Espazioaren bidez zein ekintza egin daitezke?
- Objektuaren informazioa jaso eta ematea, nork bere burua testuinguruan kokatzea, objektuak erreferentzia izanik.
- Irudi eta formak deskribatzeko gauza izatea eta irudi eta formak aztertuz behatzen diren elementuen arteko erlazioak aurkitzea.
- B eta C egokiak dira.
- Ezin dira ekintzak egin
Zeintzuk dira eredu ezagunak irakasleak aintzat hartu beharko dituenak?
- Naturako modeloak
- Elementu arkitektonikoak
- Jokoak. Mugimenduzkoak edo mahai jokoak
- Hiru erantzunak egokiak dira.
Zer aurkeztu zuten Dina eta Pierre Marie-k?
- Van Hiele geometriaren gaineko ikerkuntza
- Zenbaki berrien nomenklatura
- Operazio matematiko desberdinen ebazpen proiektua
- Aurreko erantzunak okerrak dira
Modelo honek zenbat maila zituen?
- Bi
- Lau
- Bost
- Sei
Zeintzuk ziren maila hauek?
- Bisualizazioa, Analisia, Abstraktua
- Dedukzio formalak eta formaltasun matematikoa
- Aurreko erantzunak egokiak dira. A-B
- Ez dago erantzun zuzena
Zer gertatzen da Bisualizazio mailan?
- Objektuak osotasun pertzeptibo moduan hautematen dira, atributu bereizgarriak ala elementu osagarriak aintzat hartu gabe
- Objektuen deskribapenerako ikuste-itxura baino ez da kontuan hartzen, maiz beste Objektuekiko antzekotasunak erabiliz definitzeko
- Aurreko erantzunak egokiak dira.
- Aurreko erantzunak ez dira zuzenak
Bisualizazio mailaren adibidea zein da?
- Irudi geometriko sinpleak sortzen ditu: errektangeluak, zuzen paraleloak, angelak, zerrak, eskailerak
- Lau aldeko irudiak sailkatzeko irizpideak asmatzeko gauza da.
- Pitagorasen teorema demostratzeko gauza
- Triangelu bateko azalera kalkula dezake bere errektangelutik abiatuta
. Zer gertatzen da Analisi mailan?
- Irudiak eta objektuak beren propietate berezkoen bidez identifika daitezke.
- Objektuen propietateak isolaturik ikus daiteke
- Irudien alderdi hutsalak galtzen dute inportantzia
- Aurreko erantzunak egokiak dira.
Analisiaren adibidea zein da?
- Marrazki eta argazkietan irudi geometrikoak bila ditzake.
- Saiakuntza- errore metodoa erabiltzen ditu mosaikoak eta teselak
- Triangelu bateko azalera kalkula dezake bere errektangelutik abiatuta
- Ez da adibide egokirik
Zer gertatzen da Abstraktu mailan?
- Irudi geometrikoen gainean definizio formalak, sailkapenak egiteko gauza eta demostrazioetan pausu guztiak jarraitu behar.
- Sistema axiomatikoak ulertu eta erabiltzen dira
- Geometria eta matematikaren ikuspegi globalizatua dakar
- Ez da erantzun zuzenik
Zer gertatzen da dedukzio formalen mailan?
- Dedukzio eta demostrazio formalak egiteko gauza izaten dira
- Sistema axiomatikoak ulertu eta erabiltzen dira
- Geometria eta matematikaren ikuspegi globalizatua dakar.
- Aurreko erantzunak egokiak dira.
Dedukzio formalen adibidea zein da?
- Marrazki eta argazkietan irudi geometrikoak bila ditzake.
. - Lauki eta errektangeluen arteko parekotasunak eta aldeak adiera dezake.
- Zuzen ebakitzaileak mozturiko zuzen paraleloei dagokion teorema demostratu eta aplikatzen du
- Ez dago adibide egokirik
Zer gertatzen da formaltasun matematikoaren mailan?
- Ikaslea era integratuan maneiatzen ditu geometriaren enuntziatuak: axiomak, definizio eta teorema geometrikoak
- Problema mota desberdinak ebazteko metodoak asmatzeko gauza da.
- A-B egokiak dira
- Ez dago erantzun zuzenik
Zenbat mailatan egokitzen da Van Hiele oinarrizko mailetan baliagarria izateko?
- Hirutan. Analisia, Abstraktua eta ikuste elkarketak.
- Lautan Irudien ezagutzea, Ikuste elkarketak, Analisia eta Deskripzioa eta Abstrakzioa
- Bitan Abstrakzioa eta Irudien ezagutzea
- Ez da mailatan egokitzen, arlotan egokitzen da.
Zertarako egokitu behar da modelo hau eskola mailetan erabiltzeko?
- konplexutasuna kentzeko
- Baliagarria izateko
- A- B egokiak dira
- Aurreko erantzunak ez dira zuzenak