Kazeta generoa izateaz gain, hizketabidez informazioa lortzeko bitartekoa ere bada eta hori dela eta, bada erlazioa deklarazio elkarrizketaren eta aipudun erreportaiaren artean. Elkarrizketaren bidez, kazetariak informazioa bildu nahi du, eskuarki aditua den pertsonengatik, bai erreportaia osatzeko, bai testu soil gisa aurkezteko, zeinetan elkarrizketatuak bere bertsioa ematen baitu gertaera batzuei buruz. Erreportaiaren barruan sartu arren, elkarrizketa genero autonomotzat jo daiteke, bere arauak dituena. Elkarrizketaren bidez, kazetariak galderak eta erantzunak hedatzen ditu hizketaren edukiaren mamia errespetatuz. ("Kazetaritzaren hasi-masiak"; José Ignacio Armentia, José María Caminos eta Gorka J. Palazio. 79. orria)