Beste hedabideetan eskaintzen dena ere informazio iturri bihur daiteke kazetariarentzat. Hortaz, kazeta gehienek informazio iturritzat hartzen dituzte irratiak, telebistak eta lehiakide diren beste egunkariak. Egunkari batek esklusiba garrantzitsua argitaratu eta biharamunean albiste hori beste egunkarietan ere agertu ohi da. Kasu horretan, esklusiba argitaratu duen egunkaria besteen informazio iturri bihurtu da. ("Kazetaritzaren hasi-masiak"; José Ignacio Armentia, José María Caminos eta Gorka J. Palazio. 194. orria)