Hein batean prentsaurrekoa elkarrizketaren aldakia da, hori bai, ezaugarri berezi batzuekin. Hasteko, prentsaurrekoan hedabide diferenteetako kazetariek galderak zuzentzen dizkiote pertsona jakin bati. Gainera, prentsaurrekoan informazioa emateko ekimena igorlearengandik sortzen da. Igorle horrek hedabideei deitzen die informazio batzuk emateko, prentsa bileran agertuko direlakoan. (...) Kazetariak ezin du islatu prentsaurrekoan esaten den guztia. Bere informazio hautaketa egiterakoan ekitaldi horren testuingurua oso garrantzitsua da. ("Kazetaritzaren hasi-masiak"; José Ignacio Armentia, José María Caminos eta Gorka J. Palazio. 197. orria)