Hedabide eta irakurleriaren arteko lotura estutzeko testu garrantzitsuak dira kazetako zuzendariari bidaltzen zaizkion gutunak. Batzuetan, hedabideak berak argitaraturiko gaiei erreferentzia egiten diete, xehetasunak eta ñabardurak eransteko edo esandakoak argitzeko. Beste batzuetan, halabaina, gutunaren gaia ez da argitaratua izan egunkarian, gaurkotasuneko gaia izan arren. Helburua, dena den, irakurleak bere ikuspuntu eta iritziak plazaratu ahal izatea da, hedabideak pentsatzen duenaren kontrakoak edo aldekoak izanik. Ikuspuntu desberdinak argitaratzeak, gainera, zabaltasun ideologikoa ematen dio egunkariari. ("Kazetaritzaren hasi-masiak"; José Ignacio Armentia, José María Caminos eta Gorka J. Palazio. 88. orria)