ttipi-ttapa telebista ikusteko ( saioen karetak
)
sakatu bakoitzaren logoaren gainean, hori bai
REAL programa
beharko duzu. ( doan behitiko gunean )
ttipi-ttapa telebistak
urtea bete du
ekainaren 15ean ttipi-ttapa telebista abiatu zenetik urte
bat bete da. Gibelera begiratu eta kronologia ttiki bat osatu dugu, urteak
eman dituen egun eta gertaera garrantzitsuenekin:
98ko apirilak 26: Almandozen, Apirileko Ferian, bere lehendabiziko
agerraldia egin zuen ttipi-ttapa telebistak.
98ko maiatzak 24: Arantzan UEMA eguna ospatzen zela probextuz,
aurkezpen ofiziala egin zen. Lamixine antzerki taldeak sketch-a antzeztu
zuen gertaera azpimarratuz.
98ko ekainak 1: Herri telebista honek bere lehen irudiak
emititu zituen, telebideoa martxan jarriz. Urtebetetze agurrak, publizidadea
eta bertzelako informazioak agertu ziren lehenengoz.
98ko ekainak 15: Lehendabiziko emisioa. Nerbioak eta arazo
teknikoak tartean, behar baino orduerdi beranduago hasi zen informatiboa.
98 uztailak 5 eta 6: Lehendabiziko programa berezia emititu
zen. Lesakako San Ferminei buruz hain zuzen.
98ko irailak 14: Lehenengo Jokoa Solas kirol programa aireratu
zen, Aitor Arozena eta Felipe Saragueta aurkezleek gidatua.
98 irailak 16: Bidegurutzean kultur magazinaren lehendabiziko
emisioa.
98ko irailak 25: Herriz-herri saioa estreineko aldiz emititzen
da.
98ko abenduak 28: Inoxente eguna; urteko programazioan
egindako hankasartze xelebreenen errepasoa eta
inuxentada opari.
99ko otsaila: Iñauterietako irudirik ikusgarrienak
bildu ziren herriz herri.Bestetan bezala bideoak jarri ziren salgai.
99ko martxoa: Arantzako Otsagarra eta Lesakako Deskarga
mendietan antena berriak jarri ziren.
99ko martxoak 24: Korrikari buruzko programa, eskualdean
barna pasatu zeneko irudiekin.
99ko apirilak 16: Herriz herri programaren Sunbillako berriak
hasten dira agertzen.
99ko maiatzak 6: Malerrekako 13 herritan ttipi-ttaparen
seinalea hartzen da, Askin mendiko antena berriari esker.
99ko maiatzak 10: Herri Urratseko irudiekin saio koloretsua.
99ko ekainaren 13a: Kanpainak iraun duen bi astetan talde
politikoen programak ezagutarazi eta ordezkari desberdinak mahai inguruan
bildu ondotik, hauteskunde arratsean emaitzen berri eman zen gertatu ahala.
99ko ekainak 15: Lehen urteurrena ospatzeko programa: urte
bateko errepasoa irudietan.
Urte bateko zenbakiak
1.009
berri eta erreportai
542
elkarrizketa
258
programa
ANEKDOTAK
Urte bateko errepasoak anekdota aunitz kontatzeko aukera ematen du egunerokoa
lantzen duen telebista batek, eta gehiago telebista hori sortu berria baldin
bada. Hona hemen bakarren bat:
Jendea laster ohituratu da herri telebistarekin elkarbizitzera, baina batzuei
nahiko kosta zitzaien hori asimilatzea. Egun batean estudioan agertu zen
emakume hareri, adibidez, (aitzineko egunean elkarrizketa egin ondotik)
ea nola arraio atera genuen bera telebistan, orain "Espainia guzia"
bere bizkar ariko zela solasean
Bertze behin, Doneztebeko Mendi Bizikleta lasterketan, epaile modura aritzea
tokatu zitzaion kamara bati. Izan ere, proba akaututa seigarren tokian
sartu zen txirrindulari bat goitu baitzen podiumera, eta antolatzaileek
ez zuten afera batere garbi. Hortaz, grabatutakoa atzera bota eta azken
epaia eman zuen ttipi-ttapa telebistak.
Gisa honetako telebista baten helburu nagusienetako bat herriko jende xumeei
hitza ematea baldin bada ere, denoi gustatzen zaigu pertsonaia famatuak
ikusi eta haien iritziak aditzea. Ahal izan duen guzietan lan horretan
saiatu da ttipi-ttapa telebista.
Horrela, zuen etxeetako pantailetara Migeltxo Saralegi, Inaxio Errandonea,
Asier Olaizola, Miguel Indurain eta Osasunako Tiko bezalako kirolari ezagunak
eraman ditugu; Xabier Arzalluz, Josu Jon Imaz, Karlos Garaikoetxea eta
Pernando Barrena politikariak ere agertu dira; kultura munduko jendeen
artean, berriz, Amaia Zubiria eta Joseba Apaolaza antzerkilariari egindako
elkarrizketak aipa daitezke, baita Gotzon Garate etaAnduLertxundiri egindakoak
ere.
Berrikuntzak
ttipi-ttapa telebistan
Herriz-herri saioan aldaketa dexente izandu dira
Udaberriak bere kolore eta bizitasunak ekarri dizkigu telebistara eta
guk eskuzabalik hartu ditugu. Aipagarrienen artean, Jokoa Solas saioaren
aurkezpen berria, Bidegurutzean kultur programaren atal berriak, eta Ttipi-ttapa
telebista atseginago bihurtzeko sortu ditugun irudi sorta.
Halere, ortziraleroko Herriz-herri saioa da udaberriaren haize bolada frexkoa
gehien nabaritu duena. Jakinen duzuen bezala, gure telebista Malerreka
aldean laster ikusi ahal izanen da, eta honen erakusgarri saio honetakoaurkezle
berria, Jaione Otxandorena. Joan den astean Sunbillako berrixkak kontatu
zizkigun, eta aurrerantzean hala eginen dugu gainerako herrietan ere. Beraz,
telebistaren mundua gogoko baduzu, deitu ttipi-ttapara. Animatu!
PROGRAMAZIOA
|
astelehena |
asteartea |
asteazkena |
ortzeguna |
ortzirala |
13:00 |
Herriz-herri(e) |
Berriak (e) |
Berriak (e) |
Berriak (e) |
Berriak (e) |
|
|
Jokoa Solas |
|
Bidegurutzean |
|
21:00 |
Berriak |
Berriak |
Berriak |
Berriak |
Herriz-herri |
21:30 |
Jokoa Solas |
|
Bidegurutzean |
Herriz-herri |
|
(e) errepikapena
programazioa
BERRIAK:
Estitxu FERNANDEZ
Noiz?
Egunero, arratseko 21:00etan
Errep: Ondoko egunean, 13:00etan
Zer?
Egunean zehar inguruan gertatu diren notizia nagusien kontakizuna hurbilduko
digu ttipi-ttapa telebistaren informatiboak.
Ofizio ugariko lankidea da Estitxu. Ikasketaz sikologoa eta ofizioz kazetari,
bertsolari eta irakasle. Bera da ttipi-ttapa telebistaren 'aurpegia' hasiera
beretik eta berak aurkeztuko du orain ere Berriak saioa.
Eguneroko aktualidadea da saio honetan agertzen dena, gure herrian edo
ondoko herrian notizia dena. Eta aktualidadearen segimendua egiteaz gain,
eguraldiaren iragarpena eta hurrengo egunetan agendan kontutan hartzekoak
izanen diren ekitaldien berri ere eskaintzen da informazio saio honetan.
Bertakoek egina bertakoentzat.
JOKOA SOLAS
Felipe SARAGUETA - Aitor AROZENA
Noiz?
Astelehenero, arratseko 9,30etan
Errepikapena: Asteartea, 1,30etan
Zer?
Asteburuan eskualdean gertatu diren kirol ekitaldien errepasoa eta protagonista
nagusien iritziak bilduko ditu programa honek.
Futbola, pilota, herri-kirolak
gure herriotan astebururo izaten
dira hainbat eta hainbat kirol ekitaldi, baina zaila da denen berri izatea,
zuzenean ikusi ezean. Orain, ordea, herriko futbol taldearen partiduko
jokaldi hoberenak, edo txirrindulari lasterketaren irudiak ikusteko aukera
dugu ttipi-ttapa telebistan. Eskualdean suertatzen diren gisa guzietako
kirol ikuskizunetan, hantxe izanen dira gure kamarak ere.
Aitor ttipi-ttapako kazetaria da duela urte mordoxka, eta Felipe, berriz,
Zuzenbidean lizentziatua da.
BIDEGURUTZEAN
Jon ABRIL
Noiz?
Asteazkenero, 9,30etan
Errep: Ortzegunean, 1,30etan
Zer?
Kultur gaiei buruzko saioa izanen da, elkarrizketak eta erreportaiak tartekatuko
dituena.
Lehiaketa bat ere eginen da astero-astero.
Jon Abril aski pertsonaia ezaguna da Bortzirietan, inguruan egiten diren
kultur ekitaldi auniztan antolatzaile edo laguntzaile gisan partehartzen
duelako batez ere. Bertso saioetan gaijartzaile edo epaile bezala aritukatu
da frankotan. Bere saltsan egonen da, beraz, kultura ardatz duen programa
hau aurkezten.
Baina kultur gaiekin ez ezik, gizartearen interesa pizten duten bertze
gisako gaiekin ere topo eginen dugu Bidegurutzean. Izan ere, gai ezberdinak
ikuspegi zabal eta aberats batetatik lantzea baitu helburu saio honek.
HERRIZ HERRI
Nerea ALZURI
Noiz?
Ortziralero, 9,30etan
Errep: Astelehenean, 1,30etan
Zer?
Herriz-herri hartutako berrixken bilduma eginen da saio honetan, herri
bakoitzeko berriemaileen eskutik.
Kazetaritza ikasketen hondar urtea burutuko du aurten Nerea Alzuri aranztarrak
Leioan, Bizkaian. Ttipi-ttapa telebistan ez ezik Xorroxin Irratian ere
aditzen ahal da bere ahotsa. Berak eginen du herri desberdinetako berriemaileekin
koordinazio lana, eta bere esku izanen da, halaber, programa honen aurkezpena
egitea. Herrietako hainbat notizia eta bitxikeri hurbilduko dizkigute bihartik
hasita ortziralero, inguruko kontuetaz behar bezala informaturik egon gaitezen.
Gainera, tarteka herriko jendearekin elkarrizketak eginen dituzte afera
honen edo haren gaineko eritzia zein den jakiteko.
Telebistaren mundua ezagutarazi
Hastapenetik, gure herri telebistaren asmoetako bat izandu da eskualdeko
jendeari telebistaren mundua ezagutzeko aukera ematea. Momentu honetan
gaude, inoiz baino gehiago, laguntza horren beharrean. Laguntza ekonomikoa,
batetik, telebistaren proiektua egonkortu eta aitzinera atera dadin, baina
baita jendearen partehartze zuzena ere. Gisa honetan, zenbait bolondres
telebistan praktikak egitera animatu dira dagoenekoz (elkarrizketak egiten
edota kamara maneiatzen), eta zuetako bakarren bat interesatuta baldin
badago telebistaren mundua hurbiletik ezagutzeko, badakizue, ate guziak
irekiak daude ttipi-ttapa telebistan.
Euskarazko Herri Telebisten
Federazioko partaide
Gipuzkoako Oarso Telebistak (Oiartzun, Errenteria, Pasaia eta Lezon ikusten
da) eta ttipi-ttapa telebistak martxan jarri dute berriki Euskarazko Herri
Telebisten Federazioa. Abiatu den bidetik elkarlana gauzatzen hasia da
momentuz bi telebista hauen artean, eta etorkizunari begira, gonbitea luzatu
zaie batetik Arrasate Telebista, Xaloa eta Aldudeko Elebistari, etabertzetik,
sortze prozesuan dauden proiektu berriei, gisa horretara elkarlanaren bidetik
urrats berriak emateko.